SARE SOZIALEKIN ELKARBIZITZEN

4.- LIFESTYLE ASPIRAZIONALA

SARRERA

Sare sozialetan askotan ikusten ditugu bizitza perfektua erakusten duten post-ak: bidaiak, janari paregabea, arropa markadunak, kirol eta gimnasio perfektuak… Hau da lifestyle aspirazionala: ikusleari “hain ona izan behar duzu” edo “horrelako bizitza izan behar duzu” pentsarazten diona. 

Hala ere, askotan ez da errealitatea: 

  • Argazkiak eta bideoak manipulatuak daude.

  • Influencer-ek ez dute erakusten eguneroko zailtasunak, lana, presioa edo erritmo arruntak.

  • Konparaketa etengabeak autoestimua kaltetzen du eta estres eta frustrazioa sor dezake.

Gai honek gure eguneroko bizitzan eragina du: irudi propioa, harreman sozialak, sareetan dugun portaera eta ongizate psikologikoa. Helburua da nola identifikatu eduki manipulatuak eta presio soziala, eta nola eraikitzea ikuspegi kritiko, errespetuzko eta segurua. 

ADIBIDEAK

Are You Living an Insta Lie? Social Media Vs. Reality

ARIKETA

Barne kritika 

  • Horrelako kasuak ezagutzen dituzu? 
  • Horrelakoak egiten dituzu? 
  • Nola eragiten dizu? 
  • Nolako eragina ikusten duzu zure inguruan?  

NOLA AURRE EGIN LIFESTYLE ASPIRAZIONALARI

  • Identifikatu eduki manipulatuak 

Begiratu argazkiak, bideoak eta post-ak eta galdetu: “Benetako bizitza erakusten al dute? Zer manipulazio edo filtro daude?” 

  • Ez konparatu zure burua etengabe

Sarea ez da erreala beti. Influencer-ek gehiegizko argazkiak edo filtroak erabiltzen ditu. 

Kontuan izan zure bizitza eta aukerak desberdinak direla, eta ez dutela gutxietsi behar. 

  • Kontsumo kritikoa eta mugatua 

Aukeratu zer kontenutu ikusi nahi duzun. 

Ez jarraitu beti “hain ona izan behar duzu” mezuak transmititzen dituzten influencerren kontuak. 

  • Autoestimua eta ongizatea lehenetsi 

Idatzi zerrenda bat: zer gauza egiten dizuten ondo sentitzeko, ez zer ikusten duzun sareetan. 

Egin jarduera fisiko, sortzaile edo sozialak, sareetan ikusten den lifestyle perfektuarekin alderatu gabe. 

  • Partekatu eta hitz egin

Lagunekin, familiarekin edo irakasleekin partekatu nola sentitzen zaren. 

Hausnarketa kolektiboak laguntzen du presio soziala murrizten eta ikuspegi kritikoa garatzen. 

  • Sortu eduki positiboak 

Mezuak, bideoak edo memeak sortu lifestyle errealista eta osasuntsua erakusteko. 

Sareetan argitaratzea aukera bat da eragin positiboa sortzeko. 

GIZA ESKUBIDEEKIN LOTURA

  • Autoestimua eta duintasuna

Lifestyle aspirazionaleko eduki manipulatuak jasotzeak autoestimua kaltetzen du eta pertsonaren duintasuna arriskuan jartzen du, bere gorputza eta bizitza balioztatuz kanpoko irudiekin konparatuz. 

  • Osasun mentalaren eskubidea

Konparaketa etengabeak estres, frustrazio eta antsietatea sor ditzake, osasun mentalaren eskubidea urratuz.

  • Genero-berdintasuna

Askotan eduki hauek emakume eta nerabeengan presio handia sortzen dute, genero-estereotipoak indartuz. 

BIZIKIDETZAREKIN LOTURA

  • Elkar errespetua eta enpatia:  

Sareetan lifestyle perfektua erakusten duten argitalpenak aztertzeak kritika eta kontsumo arduratsua sustatzen du, ingurukoekin konparaketarik gabe. 

  • Komunitate digitalean babesa:  

Hausnarketa kolektiboak eta eztabaida taldean parte hartzeak sarea seguru eta errespetuzko izaten laguntzen du.

SARE SOZIALEKIN ELKARBIZITZEN
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.