Gaur egungo gizartean, sare sozialak eta plataformak gure eguneroko bizitzaren zati bihurtu dira: nola informatzen garen, nola harremantzen garen eta nola ikusten dugun gure burua eta besteak. Baina espazio horiek ez dira neutroak: botere-harremanak, estereotipoak eta desinformazioa etengabe agertzen dira, eta askotan gure autoestimuan, gure harremanetan eta bizikidetzan eragina dute.
Proiektu honen helburua da eduki digitalen eragina aztertzea ikuspegi kritiko eta sozial batetik:
Fake news, IA eta deepfake-ak eta errazago bihurtu dute eduki faltsuak eta manipulatuak sortzea eta zabaltzea. Horrek informazio fidagarria zalantzan jartzen du, konfiantza soziala ahultzen du eta bizikidetzarako arrisku berriak ekartzen ditu.
Meme politikoak eta desinformazioa nola erabili daitezkeen pertsonak edo taldeak mespretxatzeko.
Maskulinitate toxikoa eta albiste polarizatzaileak nola indarkeria eta banaketa soziala normalizatzen duten.
Alde batetik, fitness influencer-ak, filtroak eta erronka biralak, eta bestetik, lifestyle aspirazionala eta nola sortzen duten autoestimu arazoak eta presio soziala.
Cancel culture edo linxamendu digitala nola bihurtzen den batzuetan justizia sozialeko tresna eta beste batzuetan jazarpen kolektiboa.
Gamifikazio toxikoa eta streamer-ak nola susta dezaketen lehia osasungabea eta tratu txarrak komunitateetan.
Ikasleekin, gai hauek modu aktiboan landuko ditugu: adierazpenak, ariketak, hausnarketak eta adibide errealak erabiliz. Helburua ez da bakarrik arriskuak identifikatzea, baizik eta tresnak sortzea bizikidetza digital eta sozial osasuntsuago bat eraikitzeko.
Horretarako, hiru ardatz nagusi izango ditugu:
- Kritika eta pentsamendu autonomoa → informazioa eta edukiak zalantzan jartzea, eta iturriak egiaztatzea.
- Errespetua eta bizikidetza → online zein offline, besteekin modu duin eta arduratsuan harremantzea.
- Giza eskubideak → sare sozialetan ere pertsona guztiek duten dignitatea, askatasuna eta segurtasuna defendatzea.
Azken finean, proiektu honek ikasleei aukera ematen die parte-hartzaile aktibo eta kritikoak izateko, eta sare digitaletan bizikidetza demokratikoa eta inklusiboa eraikitzen laguntzeko.