SARE SOZIALEKIN ELKARBIZITZEN

3.- Gorputza, Fitness influencer-ak, filtroak eta erronkak.

SARRERA

Sare sozialetan askotan fitness influencer-ak, filtroak eta erronkak ikusten ditugu. Batez ere Instagram, TikTok edo YouTube bezalako plataformetan, mezuak oso erakargarriak dira, eta jendeari “hain ona izan behar duzu” edo “hain ongi egin behar duzu” pentsarazten diote. 

Hala ere, askotan ez da errealitatea: 

  • Erronka biralak arriskutsuak izan daitezke: kirolak ez diren moduan egitea, lesioak edo presio soziala sortzea. –> #A4Challenge 
  • Kiroleko influencer-ak askotan argazki eta bideo manipulatuak edo irudi perfektuak erakusten dituzte, baina ez dira beti errealistak. 
  • Filtroak itxura aldatu egiten dute: gorputza, aurpegia eta ingurunea manipulatu, eta jendea bere itxuraz konparatzen hasten da. 

Gai honek gure eguneroko bizitzan eragina du: autoestimuan, harremanetan, sareetan dugun portaeran eta osasun fisiko eta psikologikoan. Helburua da nola identifikatu mezu manipulatuak eta arriskutsuak, eta nola eraikitzea ikuspegi kritiko, errespetuzko eta segurua. 

ADIBIDEAK

Exponiendo las 7 MENTIRAS que te cuentan los INFLUENCERS Fitness *lo que no quieren que sepas*

ARIKETA

Emozio digitalen egunkaria 

3-5 egun bitartean, ikasleek honako hau idatziko dute: 

  • Zein argitalpen edo erronka ikusi dituzten. 
  • Nola sentiarazi zien (presioa, antsietatea, motibazioa, axolagabekeria…). 

Azkenik, autoestimua eta osasun mentala babesteko estrategiak partekatuko dituzte. 

NOLA AURRE EGIN ERRONKA BIRALEI, FITNESS INFLUENCEREI ETA FILTROEI

  • Identifikatu arriskuak 

Begiratu erronka, bideo edo argitalpena eta galdetu: Zein arrisku fisiko edo psikologiko ditu? Ba al dago presio soziala edo konparaketa etengabea? 

  • Ez hartu modu pasiboan

Erronka arriskutsuak edo eduki toxikoak ikusten badituzu, ez jarraitu.

Ez ezazu parte hartu presio sozialagatik. 

  • Autoestimua babestu 

Gogoratu zure gorputza eta aukerak bakarrik zureak direla. 

Ez konparatu zure burua beti influencer edo sareko eduki manipulatuekin. 

  • Kontsumo kritikoa

Aurreko bideo edo argazkiak aztertu: zein mezu transmititzen dute? 

Galderak egin: “Benetakoa al da? Nola eragiten dit niri eta inguruko pertsonei?” 

  • Partekatu eta hitz egin 

Lagunekin, familiarekin edo irakasleekin partekatu presioa nola sentitzen duzun. 

Hausnarketa kolektiboak laguntzen du irudi propioa babesten eta errespetuzko jarrera garatzen. 

  • Sortu alternatiba positiboak 

Post, bideo edo memeak sortu, erronka edo fitness edukien presioaren kontrako mezuak transmititzeko. 

Horrela, sareetan eragin positiboa sor dezakezu. 

GIZA ESKUBIDEEKIN LOTURA

  • Osasun fisikoa eta mentalaren eskubidea

Erronka arriskutsuek, argazki manipulatuak eta presio sozialak lesio fisikoak, antsietatea eta autoestimuko arazoak sor ditzakete. Ikasleen eskubidea da osasuntsu eta modu seguruan parte hartzea sareetan. 

  • Duintasuna eta pribatutasuna

Influencerrek eta filtruek pertsona bakoitzaren irudiak manipulatu eta konparaketa ez osasuntsuak sortzen dituzte, berezko duintasuna eta autoestimua urratuz. 

  • Genero-berdintasuna

Fitness edukien presioa batez ere emakume eta nerabeengan nabarmentzen da, genero-estereotipoak indartuz. 

BIZIKIDETZAREKIN LOTURA

  • Elkar errespetua sareetan

Arriskuak dituzten erronkak edo eduki toxikoak ez partekatzea eta ez jarraitzea komunitate digital seguru eta errespetuzko bat sustatzen du.

  • Laguntza kolektiboa

Emozio digitalen egunkaria eta hausnarketa kolektiboak taldean babesa, entzutea eta ulermena bultzatzen dute.

  • Komunikazio errespetuzkoa

Erronka arriskutsuei modu seguruan eta kritikoz erantzutea, indarkeriarik edo presiorik gabe, bizikidetzarako gakoa da.

SARE SOZIALEKIN ELKARBIZITZEN
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.