SARE SOZIALEKIN ELKARBIZITZEN

5.- Cancel culture

SARRERA

Azken urteotan sareetan gero eta gehiago entzuten da “cancel culture” delakoa: norbaitek zerbait desegokia esan edo egin duela uste denean, sareetan kolektiboki gaitzetsi eta pertsona hori publikoki “zigortzea”. 

Batzuetan, tresna baliagarria izan da injustiziak salatzeko edo botere handiko pertsonek beren erantzukizuna har dezaten. Baina besteetan, gehiegizko presioa, jazarpena eta “linxamendu digitala” bihurtzen dira, eta horrek osasun mentalean eta bizitza pertsonalean kalte handiak eragin ditzake. 

Gai honek galdera garrantzitsuak irekitzen ditu: 

  • Non dago kritika legitimoaren eta jazarpen kolektiboaren arteko muga? 
  • Laguntzen al du aldaketak lortzen, edo gehiago sortzen du beldurra eta isiltasuna? 
  • Zer egin beharko genuke sareetan norbait “kanselatzeko” dei bat ikusten dugunean? 

Aztertuko dugu nola sortzen den fenomeno hau, zein arrisku dituen eta nola eraiki dezakegun komunitate digital errespetuzko eta kritiko bat, justizia soziala bilatu baina linxamendua saihestuz. 

ADIBIDEAK

J.K. Rowling

Harry Potter-en egilea kritikatua izan zen transfobikotzat hartu ziren hainbat txio eta adierazpenengatik. Jende askok bere lanen aurkako boikota eskatu zuen, eta horrek tentsioa sortu zuen bere publikoaren zati batekin. 

Karla Sofía Gascón

Emilia Pérez filmagatik aktore onenaren sarirako izendatua, Netflixek promozio-ekitaldietatik kanpo utzi zuen, antzinako txio batzuk agerian geratu eta arrazistatzat jo zirenean. Netflixek kartel eta ekitaldi ofizialetatik erretiratu zuen. 

ARIKETA

Hartu aipatutako kasuetako bat —edo ezagutzen duzuen beste bat— eta bete fitxa bat interneten informazioa bilatuz, honako datuekin:

  • Zer gertatu zen
  • Erreakzio soziala
  • Ondorioak

Ondoren hurrengo galdera erantzun:

  • Zer uste duzue gertatutakoaz?
  • Ezagutzen duzue ospetsua ez den norbait horrelako kantzelazio bat sufritu duenik?
  • Zer uste duzue sentituko zenuketela zuei gertatuko balitzaizue?

NOLA AURRE EGIN KANTZELAZIO EGOERA BATI

  • Ez partekatu automatikoki 

Konprobatu informazioa eta testuingurua. 

  • Aurkitu beste modu batzuk erreakzionatzeko 

Kritika eraikitzailea egin, eztabaida zibilizatua mantendu, ez gehitu olatu toxikoari. 

Ez da “isiltzea edo zigortzea”, baizik eta justizia soziala eta errespetua bateragarriak direla ulertzea. Helburua: kontuak eskatzeko mekanismo sanoak sortzea, baina pertsonak hondatu gabe. 

GIZA ESKUBIDEEKIN LOTURA

  • Duintasuna eta osasun mentalaren eskubidea 

Cancel culture-aren gehiegizko presioak eta linxamendu digitalak pertsonaren duintasuna eta osasun mentalaren eskubidea urratzen ditu. 

  • Adierazpen askatasuna:  

Kasu batzuetan kritikak zentzuzkoak izan daitezke, baina kolektiboki isilaraztea edo zigortzea adierazpen askatasunaren eskubidea oztopatzen du. 

  • Justizia soziala:  

Cancel culture-aren helburua batzuetan injustiziak salatzea izan daiteke, baina modu kontrolatu eta arduratsuan, ez jazarpen digital bihurtuz. 

BIZIKIDETZAREKIN LOTURA

  • Elkar errespetua eta elkarrizketa:  

Sareetan pertsonak zigortzea edo jazarpena sustatzea gatazkak handitzen ditu eta komunitatearen kohesioa kaltetu. 

  • Babesa eta elkartasuna:  

Hausnarketa kolektiboak eta eztabaida errespetuzkoak laguntzen dute komunitate digital seguru eta solidario bat sortzen. 

SARE SOZIALEKIN ELKARBIZITZEN
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.