Meme politikoak sare sozialetan zabaldutako irudi edo bideo laburrak dira, askotan testu satiriko edo ironikoarekin. Hasieran, umorezko edukiak ziren, baina gaur egun, desinformazioaren eta diskurtso polarizatuaren tresna bihurtu dira. Komunitate ekstremistek eta konspirazio teoriek erabiltzen dituzte beren mezua zabaltzeko, irudi sinple eta partekagarri baten bidez. Horrek, batzuetan, informazio faltsua edo manipulatua zabaltzea errazten du.
ADIBIDEAK
“Perro Sanxe” meme-a (Espainia, 2023)
PSOEk “Perro Sanxe” izeneko memea aprobetxatu zuen Pedro Sánchez presidente humanizatzeko eta bere irudia hobetzeko. Hala ere, oposizioak memea erabili zuen irain moduan. Horrek adierazten du meme baten erabilera politikoa nola alda daitekeen testuinguruaren arabera.
Politikarien fotomontaiak
Pablo Casado eta beste hainbetse politikarien irudi manipulatuek zabaldu dira, egoera barregarrienetan: adibidez, liburuak alderantziz eutsita edo arte-lanetan ukitu gabe jarrita eta “ez ukitu” kartelak dituztenean. Meme hauek buruzagiak barregarri jartzea eta beren adimena edo gaitasuna zalantzan jartzea dute helburu.
Eslogana "¡Que te vote Txapote!"
Eslogan honek ETAko kide historikoari, Francisco Javier García Gaztelu, ezaguna bezala “Txapote”, egiten dio erreferentzia, eta sare sozialetan Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchez erasotzeko erabili da. Esaldia Isabel Díaz Ayuso eta Vox-eko kide politikoek erabili dute, gatazka eta errefusa sortuz, batez ere terrorismoaren biktimen eta haien senideen artean.
Memeak 2024ko DANAri buruz
2024ko DANAren uholdeak gertatu ondoren, berreraikuntza-lanak barregarri jartzen dituzten memes zabaldu ziren. Óscar Puente ministroak memes horiek azpiegitura-lanen lanaren aitortza moduan defendatu zituen, nahiz eta publikoaren irudian duten eraginari buruzko eztabaida ere sortu.
Nola erabili daitezke memeak desinformazioa zabaltzeko?
Zer neurri har daitezke horren aurka?
NOLA KONTRASTATU INFORMAZIOA
Kritika eraikitzailea eta errespetuzkoa
Sare sozialetan aurkitzen diren memeak edo informazioak kritikatu behar dira, baina beti errespetuz eta eraikitzaile.
Informazioa egiaztatzea
Memeak edo informazio baten egiazkotasuna zalantzan jartzen bada, iturriak egiaztatu eta beste iturri independente batzuk kontsultatu.
Desinformazioaren aurkako hezkuntza
Ikasleei desinformazioa identifikatzeko eta horri aurre egiteko tresnak ematea.
Sare sozialetan jarrera arduratsua
Sare sozialetan parte hartzerakoan, beti izan jarrera arduratsua eta ez partekatu informazio faltsurik.
GIZA ESKUBIDEEKIN LOTURA
Informazio-eskubidea eta pribatutasuna:
Meme politikoetan askotan pertsonen irudiak manipulatzen dira, eta horrek pertsonen irudiaren eta duintasunaren eskubidea urratzen du.
Adierazpen askatasuna:
Memearen erabilera ironiko edo satirikoak adierazpen askatasuna praktikatzen du, baina desinformazioaren bidez pertsona edo komunitateak okertzea adierazpen askatasunaren eskubidea urratzen duen arriskua dakar.
Egia eta osasun mentalaren eskubidea:
Desinformazioak jendea manipulatzeko edo beldurrak sortzeko balio du, eta horrek herritarren informazio-eskubidea eta ongizate psikologikoa kaltetu dezake.
BIZIKIDETZAREKIN LOTURA
Elkarbizitza digitala eta gatazken kudeaketa:
Memeek polarizazioa eta gatazkak areagotzen dituzte; adibidez, “Perro Sanxe” edo “¡Que te vote Txapote!” kasuek erakusten dute nola meme batek testuinguruaren arabera desadostasunak sor ditzakeen.
Errespetua eta elkarrizketa:
Sareetan meme manipulatiboak zabaltzeak errespetu falta eta gatazkak sortzen ditu, eta bizikidetza kaltetzen du.