SARE SOZIALEKIN ELKARBIZITZEN

1. Fake news, IA eta deepfakes

SARRERA

Gaur egun sareetan ikusten dugun guztia ez da egia. Argazkiak, bideoak eta albisteak oso erraz sortu edo manipula daitezke adimen artifizialaren bidez. Horregatik entzuten dugu gero eta gehiago fake news (albiste faltsuak) eta deepfakes (irudi edo bideo errealen itxura duten muntaiak) bezalako hitzak. 

Baina, nola bereizi benetakoa eta faltsua? Zergatik sortzen dira horrelako edukien atzean, eta ze arrisku ekar ditzakete gure egunerokoan? Hori da hemen aztertuko duguna: nola funtzionatzen duten, zer eragin duten gure iritzietan eta, batez ere, nola babestu gaitezkeen tranpa digitalen aurrean. 

ADIBIDEAK

FAKE NEWS: Trump-en heriotza 2025eko iraileko lehenengo astean

Iraila hasieran Twitter-en (eta beste sare sozialen bidez) albiste faltsu bat hedatu zen: Donald Trump hil egin dela zioten hainbat mezu, erabiltzaileek #TrumpIsDead bezalako hashtag-ak erabiliz. 

Hau izan zen prozesua:

Absentzia publikoa: Trump-ek Labor Day (jai nazional bat Estatu Batuetan) igaro zuen, publikoaren aurrean agertu gabe egun batzuk. Horrek piztu zituen zalantzak: jendeak bere osasuna eta egoera fisikoa zalantzan jarri zituen albiste faltsu batzuk oinarri hartuta.

Mezu edo iritzi terminoa berehala zabaldu zen: Hashtagak sortu ziren (#WhereIsTrump, #TrumpIsDead), eta meme-ak, bideoak eta argazki manipulatuek lagundu zuten hizkera faltsuaren hedapenean.

Trump-ek eta bere taldekideek erantzun zuten: Oval Office-tik egindako agerraldi batean, Trump-ek albiste faltsuak baieztatuta “fake news” direla adierazi zuen, “crazy” deitu zituen, eta publikoari azaldu zion azken egunetan jarduera normaletan ari zela (golfean ibili zela, lagunekin egon zela…)

Zergatik sinetsi zen?  

Zenbait komunikabideetan Trumpen irudi fisikoari buruzko arazoak aipatu ziren: orkatilak handituta, eskuetan mugikortasun arazoak eta oinez ibiltzeko zailtasunak. Horrek susmoak sortu zituen, eta jende askok haren osasuna zalantzan jarri zuen. 

Gainera, albiste faltsua azkar zabaldu zen meme eta txio bidez. Askok pentsatu gabe sinetsi zuten, “badirudi egia dela” edo “norbaitek esan duenez” bezalako baieztapenak iturri nahikotzat hartuta. 

Azkenik, sare sozialetan albiste faltsuek oso abiadura handiz egiten dute bidea. Beldurra, konspirazioak edo misterio kutsua tartean badaude, are errazago zabaltzen dira, jendeak “kontu handi” gisa partekatu nahi izaten duelako klik gehiago eta ikusgarritasuna lortzeko. 

Ondorioak 

Jende askok egia hartuta hartu zuen momentu batean, nahiz eta benetako berriak egon publikoaren aurrean, eta komunikabideek azkenik buloa zuzendu zuten. Trump-ek berak azaldu eta publikoari azalpenak eman zizkion bere presentzia fisikoa frogatuz. 

DEEPFAKE: Argentinako klase bateko neskekin gertatutako kasu bat*

Ikasle batek deepfake teknologia erabili zuen adin txikiko ikaskideen irudiekin bideo inapropriatuak sortzeko. Gainera, bideo hauek Interneten zabaldu zituen, biktimen sare sozialak lotuz, eta horrek mehatxu eta kalte psikologikoa eragin zien.

Erantzun Judiziala 

Fiskalak prozesu penal bat ireki du, eta ikerketa-informatikoko langileek frogak bildu dituzte. Susmagarriak izan zitezkeen elkarrizketak gorde dituzte non  materialak nola sortu dituen informazioa eta plataformarekiko kontrola nola egin duen azaltzen duen. 

Oraindik prozesu irekia dago, baina fiskalak 30 urteko espetxe zigorraren eskaera egin du, “pornografia no consentida mediante IA” delitupean. 

*Ohar garrantzitsua

Fake news, deepfake eta IA bidez sortutako eduki faltsuek ondorio psikologiko larriak izan ditzakete: antsietatea, beldurra, autoestimuan kalteak edo bullying digitala areagotzea. Gogoratu: ez da entretenimendu hutsala; norbaiten irudia edo bizitza pertsonala kaltetu dezakete. 

Gainera, eduki sexual faltsuak sortzea edo partekatzea delitu larria da, batez ere adingabeekin lotuta dagoenean. Horrelakoetan legeak espetxe-zigor handiak ezartzen ditu, baita eduki horiek zabaldu dituztenei ere. 

Zalantzarik baduzu edo egoera deseroso batekin topo egiten baduzu, gogoratu: ez zaude bakarrik. Hitz egin lagunekin, irakasleekin edo konfiantzazko heldu batekin, eta ez izan beldurrik laguntza eskatzeko. 

ARIKETA

NOLA KONTRASTATU INFORMAZIOA FAKES NEWS, IA ETA DEEPFAKES-EN AURREAN?

  • Iturria egiaztatu 

Albistea nork argitaratu duen begiratu: komunikabide ezagun bat al da, edo Twitter-eko kontu anonimo bat? 

Fidagarria den medio batek argitaratu badu, aukera handiagoa dago egia izateko. 

  • Beste lekuetan bilatu

Albistea bakarrik leku batean agertzen bada, susmagarria da. 

Google News edo antzekoetan begiratu: komunikabide desberdinek gauza bera diote? 

  • Argazkiak eta bideoak aztertu 

Deepfake batean askotan ahoaren mugimenduak ez datoz bat ahotsarekin, edo begiradan arraroak nabaritzen dira. 

Tresnak erabil daitezke (adib. Google Images edo TinEye) argazkiak non agertu diren ikusteko. 

  • Data eta testuingurua begiratu 

Askotan albiste zaharrak berriz zabaltzen dituzte, egungo gertaera balitz bezala. 

  • “Oso sinesgaitza” denean, galdera egin:

Zergatik zabaltzen dute? Norentzat da onuragarria jendeak hori sinestea? 

  • Ez partekatu zuzenean

Zalantzarik baduzu, ez bidali beste pertsonari. Fake news-en indarra hor dago: jendeak pentsatu gabe partekatzen duelako. 

GIZA ESKUBIDEEKIN LOTURA

  • Pribatutasunaren eta segurtasunaren eskubidea

Deepfake pornografikoen kasuak argi erakusten du nola pertsona gazte baten irudiak manipulatu eta sarean zabalduak izan daitezkeen. Horrek intimitatearen eskubidea eta segurtasuna urratzen ditu. 

  • Genero-berdintasuna eta babesik gabeko taldeak

Bideo faltsuak nesken aurpegiekin egin ziren, haien adinagatik eta generoagatik bereziki zaurgarriak baitziren. Horrek genero-desberdintasuna eta diskriminazioaren arriskuak erakusten ditu.

  • Osasun mentalaren babesa

Albiste faltsuak eta deepfake-ek estres, beldur, antsietate eta kalte psikologikoa eragin dezakete. Horrek bizikidetzan eragina du, jendea suntsitu edo mehatxatzen dutelako. 

  • Informazioaren eskubidea eta demokrazia 

Fake news eta bideo manipulatuak iritziak okerreko bidean gidatu ditzakete, desinformazioaren bidez gatazkak areagotuz eta elkarrizketa kritikoa zailtuz. Bizikidetza komunitarioan eta gizartean konfiantza eta elkarrizketa kaltetzen dute. 

  • Biktimen babesa eta justizia 

Kasu juridikoak, adibidez deepfake pornografikoen kasua, erakusten du nola legea eta gizarteak biktimen babesa bermatu behar duten, eta delitu horiek ez direla isilean gelditu behar. 

BIZIKIDETZAREKIN LOTURA

  • Konfiantza eta elkarrizketa  

Albiste faltsuak eta deepfake-ak gizartean desinformazioa eta zalantza sortzen dute, eta horrek konfiantza eta elkarrizketa osasuntsuak kaltetzen ditu. 

  • Gatazkak saihestea

Fake news-ek jendea polariza dezakete, talde desberdinen arteko gatazkak handituz. 

SARE SOZIALEKIN ELKARBIZITZEN
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.